Asier Heriz eta Iñaki Saez omenduko dituzte bihar

plaentxia_com 2012ko ira. 7a, 14:21

Bihar hamaika urte beteko dira Asier Heriz plaentxiarra eta Iñaki Saez eibartarra Lurdes Txurruka preso soraluzetarra bisitatzera zihoazela auto istripuan hil zirela. Urtero egin ohi duten moduan, senide eta lagunek omenaldia prestatu diete ezbeharraren urteurrenean. Irudian, urtero dispertsioa salatzeko antolatzen den pilota txapelketako finalistak.

 
 
Oroimen ekitaldia Karakaten izango da eguerdiko 12:00etan, bi gazteei eskainitako monolitoan. Lore eskaintza egingo diete lehenengo eta olerkiak eta bertsoak ez dira faltako. Bi gazteak gogoan izateaz gain ekitaldian, dispertsioa salatu eta euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeko asmoa dute antolatzaileek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.