Nekazaritza biointentsiboaren oinarrizko ezagupen teoriko eta praktikoak lantzen jardun dute asteburuan hogeiren bat lagunek. Nekazaritzan jarduteko teknika honen proposamen nagusia lur eremu txikietan (10 m2) lurra sakon landu eta konposta bitartez ongarrituta jaki kopuru handiak ekoiztean datza. Ezinbestekoa da landutako lur hori zapaldu gabe jardutea, konpaktatu ez dadin eta landareen sustraiek behar besteko sakonera har dezaten. Beharrrezkoa da lurra behar bezala zaintzea ere, lurra landaketa bidez edo bestela estaliz euriak pobretu ez dezan eta ongarri eta pestizida kimikorik erabili gabe ordezko alternatibak erabilita. Planifikazio zehatza da lur eremu jakin bati ahalik eta etekinik handiena ateratzeko modua ematen duen teknika honen beste zutabeetako bat. Zer ekoiztu, zenbat, zela, noiz dira planifikazioaren bitartez zehaztu eta kudeaketa egokia ahalbidetzeko aurrez argi izan beharreko puntuak. Datuek erakusten dutenaren arabera ekoizpen modu honi esker produkzioa bikoiztu edo hirukoiztera ere iritsi daiteke eta beti ere modu jasangarri eta ekologikoan.
Fernando Pia aditu argentinarra izan da asteburuko ikastaroaren emalea. Fernandok nekazaritza ekologikoa lantzen duen etxalde bat du Argentinako Patagonia eskualdean, Chacra Ciesa. Etxalde hau, produkzio gune izateaz gainera nekazaritza jasangarriaren azterketa eta ikasketa zentrua ere bada.
Jon Martin Zeleta baserriko ekoizleak antolatu du asteburuko ikastaroa eta oso gustora azaldu da izandako emaitzarekin.
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
Lotura interesgarriak:
http://www.proyectociesa.com.ar/ciesa.html
http://www.plaentxia.com/administrator/index2.php?option=com_content§ionid=0&task=edit&hidemainmenu=1&id=2174
http://eu.scribd.com/doc/95026492/Baratze-ekologikoa-Euskeraz