Konzentrazioa eta autobusa gaixo dauden presoak askatzeko eskatzeko

plaentxia_com 2012ko ira. 1a, 11:22

  Barixaku iluntzean 140 lagun inguru batu ziren Plaza Zaharrean egin zen konzentrazioan. Donostiako manifestazioan parte hartzeko autobusa ere antolatu dute.

{mosimage} Azken egunetan hainbat ekimen antolatu dira herrian Josu Uribetxeberriaren eta preso dauden beste hamairu gaixoen askatasuna eskatzeko. Barikuan egun guztian zehar hamalau aulki eta erietxeko ohe bat jarri zituzten Plaza Barrixan eta iluntze partean konzentrazio jendetsua egin zuten ehun eta berrogeiren bat lagunek Plaza Zaharrean. Donostiako manifestazioan parte hartzeko autobusa ere antolatu dute herritik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.