Bi eguneko egitaraua antolatu du aurten San Martzialgo jai batzordeak. Iragarpenek diotenez lainoak eta ostarteak tartekatuko dira bihar eta etzi baina badirudi ateri egingo duela.
EGITARAUA
IRAILAK 1 Zapatua
9:00etan San Martzialgo II. Mendi Martxa. Illordora igoera Gila zubitik eta amaiera San Martzialgo plazan. Bakoitzak bere bazkaria eta edaria eramatea komeni da.
17:00etan Jaien hasiera eta umeendako jolasak KULKIren eskutik. 23:00etan Ondarrutar berbeneroen kontzertua: JOXPA. 00:00etan Karidadeko salda.
IRAILAK 2 Domeka
13:00etan Paella lehiaketa.Izen ematea egunean bertan edo 616126464 telefonora deituta. Bikoteko 10 euro. Bikote bakoitzak beharrezko generoa ekarri beharko du. Ogia eta postrea antolakuntzak jarriko ditu.
16:30ean XVI. Mus txapelketa.
18:00etan Zezentxoak eta pottokak 19:30ean Txokolatada
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.