Asier eta Iñaki pilota txapelketaren XI. edizioan ere preso politikoen dispertsioa salatu zuten

plaentxia_com 2012ko uzt. 23a, 15:39

asieriñakikartelaz.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Beñat Catalan eta Roberto Gomezek osatutako bikotea 22-21 gailendu zitzaien Asier Fernandez eta Aitor Beretxinagari. 

 
 
 
 
Gaueko 23.00etan ekin zioten XI. pilota txapelketako finalerdiak jokatzeari. Jaiak hasi aurretik egitean, ez zen beste urteetako giro beroa sortu baina kiroldegiko mailak bete egin ziren.
 
Lehenengo partiduan finalerdiak jokatu ziren, Ander Oñate-Jon Heriz 9 tantuan geratu ziren eta Ekaitz Uzin-Jon Gallastegi izan ziren garaile, 22-9.
 
Finala Asier Fernandez-Aitor Beretxinaga eta Beñat Catalan-Roberto Gomez bikoteen artean jokatu zuten. Asier eta Aitorrek partidu hasiera ona egin zuten eta aurretik ipini ziren markagailuan. Alabaina, aurkariak aldea txikitzen joan ziren apurka, harik eta markagailuari buelta eman eta 22-21, lehia biziko finalaren garaile egin arte. 
 
Beñat Catalan-Roberto Gomez 22
Asier Fernandez-Aitor Beretxinaga 21
 

{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
                                                    
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Hamaika urte dispertsioaren aurka
2001ean izan zen zorigaitzeko istripua eta ordutik, hamaika urte joan dira, urtero, euren omenez eta dispertsioaren aurkako txapelketa antolatuz. Aurten ere gogoan izan eta salatu nahi izan zuten euskal preso politikoek jasaten duten dispertsioa. 
 
asieriñakikartelaz.jpg