Zapatu gauean Ezoziko Ama abesbatzak jaietako ohiko kontzertua eskaini zuen Zinean. Nahiz eta jaien aurretik izan, soraluzetarrek erantzun bikaina eman zien ekitaldiari Zinea ia toperaino betez.
Abesbatza 22.10 aldean igo zen taulagainera, Ane Ugalde bere kideetako batek aurkezpen txukuna egin ostean.
Bi saiotan banatu zuten emanaldia, lehenengoan latinez eta gaztelaniazko abestiak eskaini zituzten (Eider Varelak bakarlari lanak egin zituen, dotore asko). Sicut Cervus, Caliga Verunt, Laudate Pueri, Penas, Maria la portuguesa, Cantares eta De ronda por Aragón.
Bigarrenean, errepertorio euskaldunaren tartea iritsi zen eta ondorengo abestuak interpretatu zituzten: Ametsetan, Erribera, Ixil-ixilik, Loriak udan, Arrats gorri eta Segalariak.
Etenaldiaren ostean baserritar jantzi tradizionala soinean zutela abestu zuten. Azaldu zutenez datorren ikasturte hasieran Portugalera joango dira kontzertua eskaintzera eta modu honetan jantzita egingo dute emanaldia euskal tradizioaren erakusle, antza denez, zapatuan eskaini zutenaren antzekoa izango dena.
Hona emanaldiko hainbat argazki:
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |