Noiz sortu zen zuen elkartea?
2011ko azaroan eratu genuen elkartea,
baina urtarrila arte ez dugu erregistro ofiziala lortu. Hilabete
gutxi daramagu funtzionatzen.
Helburu bikoitzarekin sortu dugu
elkartea: alde batetik interkulturalitatea bultzatzeko senegaldarren
eta euskaldunon artean, eta bestetik senegalen garapenerako
lankidetza proiektuak aurrera eramateko osasun eta hezkuntza arloan.
NdankNdank-ek poliki-poliki esan nahi
omen du. Zer dela eta izen hori? Soseguz eta ondo egin nahi dituzue
gauzak?
Ndank Ndank pixkanaka-pixkanaka edo
poliki-poliki esan nahi du wolof hitzkuntzan (senegaleko hizkuntza).
Oso adierazpen ohikoa da senegaldarren
artean, beraien bizitza filosofia dela esan genezake:
pixkana-pixkana, gauzak hobera joango direla; eta hortan gabiltza gu
ere, pixkanaka baina gogo handiz senegaldarren egoera
hobetzeko lanean.
{mosimage}
Senegalgo zein lekutakoek osatzen dute
elkartea?
Elkarte mixtoa dela esan genezake. Oso
aberasgarria iruditzen zaigu kultur eta hizkuntz trukea.
Jasotako diruarekin hango eskoletan
komunak egin nahi omen dituzue. Zein da hango egoera?
Senegalen hezkuntza eta osasun arloari
dagokionez beharrak anitzak dira. Errealitatera pixkat hurbiltzeko,
50.000 biztanleko mediku bakarra dago, eta tresneria gutxi osasun
zentruetan.
Bestetik, eskoletan, ikasle kopurua
gela bakoitzeko oso handia da, 60-70 inguru. Gure helburua Dionewar
herrian (bergaran bizi diren senegaldar gehienen jatorria) berrizteko
falta diren bi gelak egokitu, eta komun eta hesia eraikitzea da.
Proiektua aurrera eramateko finantzazio
bila gabiltza, entitate publiko, pribatu eta herritarren
aportazioekin.
Zer egingo dozue Soraluzen?
Gure elkartea ezagutzera eramateko stand edo postu bat jarriko dugu. Senegaleko artikulu desberdinak jarriko
ditugu salgai, eta tinbalak ere eramango ditugu musika pixka bat
jartzeko. Herritarrak gerturatzera animatzen
ditugu oinarrizko erritmoak jotzen ikasteko!
17.00etan hasiko dira materiala saltzen Plaza Barrixan.