Ezoziko Ama abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar gaueko 22:00etan Zinean. Hamahiru abestiz
osatutako kantaldia izango da, bi zatitan banatua.
Lehenengo zatian “Maria la portuguesa”, “Cantares”
edo “Sicut Cervus” moduko piezak interpretatuko dituzte.
Bigarren partean euskal kantak
nagusituko dira, “Loriak udan”, “Erribera” edo
“Segalariak” esaterako.
Uda pasa eta urrian ekingo diete berriro
kontzertueri. Aurreratu dutenez, Portugalera joateko asmoa dute.
Ezoziko Ama Abesbatzaren kantaldiko programa
Lehenengo zatia: Bigarren zatia:
- Sicut Cervus - Ametsetan
- Caligaverunt - Herribera
- Laudate pueri - Ixil-ixilik
- Penas - Loriak udan
- Maria la portuguesa - Arrats gorri
- Cantares - Segalariak
- De ronda por Aragon