Gaur zortzi botako dute txupina. Lau egunez festa giroak hartuko ditu Soraluzeko
kaleak. Hona egitarautik nabarmendutako hainbat ekintza eta egitarau osoa ere bai, beherago.
Santiago egunean, eguerdian herri bazkaria egingo dute Galtzagorriek. Gauean berriz, danborrada, DJak eta
erromeria izango da Joxpa taldearekin.
Eguena 26, Santa Ana eguna hasteko txokolatea banatuko
dute jaiki berri direnentzat (edo ez), eta mañanitoa izango da,
parranda luzatu nahi duten guzti horientzat. Herri mailako bakailao
txapelketa ere egingo da herritarrek sukaldean duten trebetasuna
neurtzeko. Aldi berean, azeituna-hezurren lehiaketa dibertigarria
jokatuko da.
Arratsaldean larrain-dantza egingo da Plaza Zaharrean,
dantza taldekoak eta herritarrak bat egingo dute bertan. Gaueko
22.00etan, Galtzagorriek antolatutako "Exodo" ikuskizunaz gozatzeko
aukera egongo da, Plaza Zaharrean hasi eta Zubi Nagusiraino.
Gaueko 24.00etarako mojitoa prest egongo da txosnetan, gozo eta fresko, geure ahoen gozamenerako!
Uztailaren 27an, barixakua, haurrek izango dute
protagonismoa goizetik. Haur krosa antolatu dute eta baita apar festa
ere. Arratsaldeko 19.00etan Sahara,
Pakistan eta Dominikar Errepublikako jakien dastaketa egingo da Plaza
Zaharrean. Herriko gainontzeko kulturengana hurbiltzeko modu bikaina.
Musikak ere eukiko du protagonismoa barixakuan, Mugitu
Gherrixa jaialdia ospatuko da batetik eta "Gora Nafarroa" herriko
kantariek gidatutako ekimena 23:00etan Plaza Zaharrean. Gero ZZ Blues
Band plaentxiarrek kontzertua eskainiko dute.
Jaien azken eguna izango da 28a. Goizeko 11:00etan
salda eta txorizoa banatuko dute eta eguerdian herri bazkaria egingo
dute Kalebarrenen. Haurren danborradaren txanda izango da arratsaldean
eta gauean, "gau elektronikoa" batetik, eta On eta Anai Arrebak taldeen
kontzertua izango dira, bestetik, jaiak modu dibertigarrian amaitzeko
modua.
Uztailak 25, SANTIAGO EGUNA
15:00 Gazte
bazkaria, Zubi Nagusian.
17:00 Gazte
jolasak eta triki-bertso poteoa, Zubi Nagusitik
18:00 Marrasekin
Osintxura, estaziñotik
19:30 TXUPINAZIOA
udaletxeko balkoitik, jaiei hasiera emanez.
Kalejira,
Galtzagorri TXARANGArekin
SAGARDO
DASTAKETA, Plaza Zaharrean.
20:00 PUNTERIA
TXAPELKETA baloiarekin, Plaza Barrixan. DBHko
ikasleentzat eta helduentzat.
23:00 DANBORRADA
01:00 Djon
DJ-aren saioa, Plaza Zaharrean.
Erromeria
“Joxpa” taldearekin, Zubi Nagusian
Uztailak 26, eguena SANTA ANA EGUNA
07:00 Arrasateko
Gaiteroen kalejira.
TXOKOLATADA,
kontzejupean.
07:30 Zezenak,
Arrasateko Gaiteroek alaiturik.
Mañanitua,
Zubi Nagusitik.
11:00 Salda eta
txorizoa IBAI EDER elkarteak eskainita Plaza Zaharrean.
11:30 Herri
mailako bakailao lehiaketa Plaza Zaharrean.
12:00 Azeituna-hezurren
jaurtiketa TXAPELKETA, Plaza Zaharrean.
14:00 BURUHANDIAK,
Soraluzeko txistulariek lagundurik.
19:00 Zezenak,
Arrasateko Gaiteroek alaiturik.
19:30 DANTZARIEN
KALEJIRA, Zubi Nagusitik.
20:30 Hirugiharra,
kontzejupean.
21:00 Larrain-dantza,
Plaza Zaharrean.
22:00 Kale
antzerkia. “Exodo”, Plaza Zaharretik Zubi Nagusira.
Afizionatu
eta promesa mailako PILOTA PARTIDUAK, Arane Kiroldegian.
23:00 TROVAHAVANA
(Kuba) taldearen kontzertua, Plaza Zaharrean.
24:00 Mojito
jaia eta karaokea, Zubi Nagusian.
Uztailak 27, barixakua
11:00 Salda
eta Txorizoa ARRIO GAIN elkarteak eskainita, Plaza Zaharrean.
11:30 HAUR
KROSA, Plaza Zaharrean. Haur
eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
13:00 APAR
FESTA haur eta gaztetxoentzako, Plaza Barrian.
13:30 Musika
Eskolako TRIKITILARIEN kalejira.
19:00 Sahara,
Pakistan eta Dominikar Errepublikako jakien DASTAKETA, Plaza
Zaharrean.
21:00 MUGITTU
GHERRIXA jaialdiaren hasiera, Plaza Zaharreko txosnan.
22:30 ZEZENSUZKOA,
Plaza Zaharrean.
23.00 GORA
NAFARROA musika-ikuskizuna herriko kantarien eskutik, Plaza
Zaharrean.
01:00 ZZ
Blues Band taldearen KONTZERTUA, Plaza Zaharrean.
MUGITTU
GHERRIXA jaialdiaren jarraipena, Gaztetxean eta Zubi Nagusian.
Uztailak 28, zapatua
11:00 Salda eta
txorizoa LAGUN MAITEAK elkarteak eskainita Plaza Zaharrean.
12:00 Haurrentzako
BOLO txapelketa, Plaza Zaharrean. Lehen
Hezkuntzako ikasleentzat.
13:00 Osintxuko
“Musiraka” taldearen DANTZA erakustaldia, Plaza Zaharrean.
14:30 HERRI
BAZKARIA, Kalebarrenean. (Txartelak
Iratxo gozoki-dendan salgai, 10 euroan)
17:00 Mus
eta tute txapelketa, Galipotean.
18:30 HAURREN
DANBORRADA.
20:00 TOKA
TXAPELKETA, Plaza Barrixan.
20:30 “Tambolás”
taldearen BATUKADA, herrigunean.
22:00 GAU
ELEKTRONIKOA, Plaza Zaharrean.
24:00 “On”
eta “Anai-arrebak” taldeen KONTZERTUA, Zubi Nagusian. Tartean
kulero eta galtzontzillo lasterketa.