III. Frontenis Txapelketako izen ematea ixtear

plaentxia_com 2012ko uzt. 11a, 12:02
Frontoi motzeko frontenis lehia, asteburu honetan jokatuko dute institutuko frontoian. Eman izena lehenbailehen partehartze mugatua dago eta!
 
 
 
 
 
 
 
Frontoi motzeko hirugarren frontenis txapelketa jokatuko da uztailaren 14an eta 15ean, institutuko frontoian.
 
Penn urdina izeneko pilotaz, banaka izango dira partiduak. Gehienez, 24 lagunek har dezakete parte txapelketan, 16 urtetik gorakoak eta 5 euro ordaindu beharko dituzte.
 
Izena emateko deitu 665 480 765 (Gorka) edo 669 208 569 (Jokin).
 
Aurreko urteko zerrendaburuak edo irabazleak preferentzia izango dutela jakinarazi dute kiroldegiko arduradunek. 
 
Irabazleak txapela eta garaikurra jasoko ditu eta bigarrenak garaikurra. 
 
Informazio bilera kiroldegian
Txapelketaren gaineko informazioa jasotzeko bilera egingo da bihar partehartzaileen eta antolatzaileen artean, kiroldegian, 20.00etan.