Soraluze-Deba autobus zerbitzua hilaren 23tik aurrera hasiko da

plaentxia_com 2012ko uzt. 10a, 13:57

Debegesak jakinarazi duenez, uztailaren 23a eta irailaren 3a bitartean ibiliko da autobus hau. Debara joan nahi duten soraluzetarrek Eibartik pasatu beharko dute, baina ez dute autobusetik jaitsi beharko Debara joateko. Kontsultatu ordutegiak:

 
 
 
 
 
Debegesak jakinarazi duenez, Soraluze eta Deba lotuko dituen autobusa uztailaren 23an ipiniko da martxan, irailaren 3ra arte. 
 
Debara joateko, Mendaro-Eibar ibilbidea egiten duen autobusa hartu beharko dute eta Eibarren, autobus berean egingo dute Debarako bidea, Elgoibar eta Mendaron geldituz. 
 
Soraluzera itzultzeko berriz, Eibarrera arte joan beharko dira Mendaro eta Elgoibartik pasatuz. Eibarren, Soraluzeko norbait badago Soraluzeraino iritsiko da autobusa. 

   

 JOATEKO

 


SORALUZE EIBAR
EIBAR ELGOIBAR MENDARO DEBA
12:25 12:45
12:45 12:55 13:00 13:15
   
13:45 14:55 14:00 14:15
16:25 16:45
16:45 17:55 17:00 17:15
19:25 19:45
19:45 19:55 20:00 20:12

 

 

Expresarekin konbinatzen dira, autobus bera da

 

 

ITZULTZEKO

 
DEBA MENDARO ELGOIBAR EIBAR
EIBAR SORALUZE
13:25 13:35 13:40 13:50
   
14:25 14:35 14:40 14:50
15:05 15:20
17:25 17:35 17:40 17:50
18:05 18:20
20:25 20:35 20:40 20:50 (*)
20:50 21:05

 

* Soraluzeko norbait badago Soraluzera iritsiko dira.

 

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.