Euren hanka biak izango dituzte gazteek
garraiobide nagusia. Ibilbidea Otazan (Araba) hasiko dute eta handik
Gipuzkoara hurbiltzen joango dira.
Datozen egunetan Degurixatik
Gatzagara egingo dute gero bertatik, Bergarara heltzeko. Elosutik pasatu ostean
Soraluzera sartu eta Mendizabal baserrian pasatuko dute gaua. Oriotik
Zarautzera eginaz bukatuko dute ibilbidea, itsasoan.
Joan den martxoan aurkeztu zituzten hiru elkarteek
udalekuak eta bertan gazteekin elkarlana lantzeko asmoa azpimarratu zuten: "Autonomia emango diegu ekintzak
elkarrekin antolatzeko. Tailerrak eta hainbat ur ekintza ere egingo
ditugu" azaldu zuen Maite Kintanilla Pil-pileaneko kideak.