Komite Arroxa: “Gune erreferente bat sortu nahi dogu herrixan"

plaentxia_com 2012ko eka. 28a, 16:31

Behin behineko Komite Arroxa duela urtebete atera zen herriko plazara. Aurten ere, egitarau xumeagoa prestatu badute ere, gaurko egunez presente egon nahi izan dute. Komitearekin bildu da plaentxia.com eta elkarrizketa interesgarria eskaini dute. Udaletxeko balkoian ostadar bandera zintzilikatu dute beste behin.

 

 

 

 

 
Aurten bisibilizazioan eragin nahi izan dozue. Ikusten ez dana ez dalako existitzen?
Hamarkadetan emon diran aurrerapausuak, bai lege aldetik eta bai maila institutzionaletan, parekotasun haundixa dauke feminismuan gaixakin.
 
Ohittuta gare berdinttasun formal baten barruan mugitzen eta uste da baietz, badaguala berdinttasun bat, berdinttasun formal bat. Jendiak badaki emakumiak edozein lanpostu betetzeko gai dirala. Baina adibide bat jartziarren emakumiak kirolian aritzen diranian eskaintzen jakuen tartia ez da gizonezkueri emoten jaken bestekua.

Eta sexu askapenan gaixakin antzera da gertatzen da. Umieri txikittatik kriston diskurtsuak botatzen dotseguz, zelan aukera danak zilegixak diran eta abar, tolerantzia ikuspegi batetik gainera -nahiz neri ez jatan oso egokixa iruditzen-.

Baina hortaz haruntzago, edozein pertsonak bihar dittu erreferente batzuk eta baitta ikusgarrittasun bat be. Ta hori ez da bermatzen.

 

Edozein pertsonak bihar dittu erreferente batzuk eta baitta ikusgarrittasun bat be”

 

Orduan, hemen be uste dana baino gehixago dago egitteko.
Formalki, uste da arazua gaindittuta daukagula nahiz danok badakigun egunerokuan ez dala holan: ondiok be bazterkerixa sozial haundixa dago, familixetan arazo mordua dare kontu honek asumitzeko, lan munduan beste hainbeste...


Horren ondorioz, jendiak bere maittasuna ez dau kalian ikusgarri egitten. Ondorioz, gertatzen jakuna zer da? Ba espektakuluan gizarte honetan, komunikabidiak euren interesetatik lan egitten dabela, eta hori bisibilizatzeko, salduko dan irudi bat emoten dabe, deigarrixa izango dan irudi bat. Ez dabe irudi konplejorik emon nahi.


Egixa da egun puntualetatik kanpo oso gutxi islatzen dan errealidadia dala.
Bueno hori danekin pasatzen da, martxuan 8xakin, abenduan 1akin... Gertatzen dana da, azkenian gaurko egunian komunikabidiak emoten daben irudixa beti dala Madrileko manifestazinua, karrozia eta abar.
 
Zela sortu leikez egunerokuan gure guniak?
Erantzuna oso konplikatua da eta Plaentxi moduko herri baten, ondiokan gehixago. Uste dot hirixetan-eta beren txokua, tabernia, plazia, euki dabela.


Ez da ukatu bihar, gay-lesbiana ghettuak jendian zoriontasunerako edo babeserako euki ahal daben inportantzia. Baina baitta, ez da ezkutatu bihar jende asko ez dala identifikatuta sentitzen gune horretan.
 

"Ghettuak babeserako gune bat dira, baina bere arau propixuak ezartzen dittuana, eta hor bazterketak eta arriskuak sortu leikez".

 

Ez dira gune perfektuak be, nun askatasuna erabatekua dan maila askotan eta abar. Bartzelonan eta Madrilen adibidez, nun gay gune zabalak daren, maila ekonomiko batetik behera bazare, seguraski ez da zure lekua izango. Oso leku elitistak bilakatu leikez, nun estetikiak be inportantzia haundixa daukan, gaztia eta guapua bazara bai, eta bestela, auskalo....


Horregaittik uste dot ghettuek anbibalentzia hori daukela, bai gay ghetoek, baltzen ghetuek, euskaldunenak... Babeserako gune bat dira, baina bere arau propixuak ezartzen dittuana, eta hor sortu leikez bazterketak eta arriskuak.
 
Eta Soraluzen?
Gure ustez Plaentxi moduko herri batian ez daukagu ghetto baten biharrik. Baina bai irizten jaku askotan tolerantzia guzti horren atzian - eta nahiko herri lasaixa eta “tolerantia” da Soraluze - jende jakin baten bihar zehatz batzuk ezkutatu leizkela.


Inportantia da herriko gune ezberdinetan babesleku hori irabaztia, dala gaztetxia, udaletxia, tabernak, jai girua... Baina horrekin batera gune erreferentzial bat planteatu nahi dogu modu lasai baten, gai horren inguruan lan egitteko.

   

Hor sartzen da gaur aurkeztuko dozue Zinema Arroxa zine zikloa.
Asmoa ez da inolako aldarrikapen politiko haundirik egittia. Asmua elkartzia da, pelikulak ikustia eta gaixan inguruan goguak daukanak eztabaidatzia.

Baina uste dogu inportantia dala holako gune bat martxan jartzia gai hau urtian zihar herrixari gogorarazteko eta presente egoteko.

Bestetik, sexualitatian arauen bide estuan sartzen ez diranak, uste doguna baino askoz gehixago gara, gune lasai bat euki deixen trankil eztabaidatzeko edo beste jende batekin topatu ahal izateko.

Urtebete daramazue... uste dozue eragin dozuela herrixan eta herrittarrengan?
Egixa da igaz oso presentzia potentia euki genduala eta aurten... ba ez. Urtero ezin gara mantendu maila berdinian eta kolektibua pertsonek osatzen dogu. Guk garbi genkan, nahiz denboraz estu ibili, herrixan gaurko egunez zerbait eskaini nahi genduala.

Herri mailako sare berrixak garatzen dihardute?
Joera interesgarri bat egon da azken urtietan: daguaneko, ekainak 28ko aldarrikapenak ez dira hirixetan bakarrik gertatzen. Baitta Santurtzin, Durangon edo Soraluzen be. Mugimenduak berak jasan daben joera bat izango da, baldintza sozialen relajazino horrengaitxik igual.

Izan be, sasoi batian jende danak alde egin bihar zeban hiriburuetara herrixak ez ziralako bape toki seguruak eta exodo bat egoten zan hiriburetara.

Oin uste dot, kondizino sozial horrek relajatzen dabizela nolabait eta jendiak herrixetan geratzeko aukeria be egitten dabela. Nahi ta nahiez, heldutasun puntu bat da LGTB mugimenduandako.

Igual ez dira manifestazino zentralizauak, super koloretsu eta haundixak bakarrik egitteko sasoiak eta eguneroko lanian gehixago zentratu gara.

Baleike mobilizazino haundixen fasia amaitzen juatia, ez dogu esaten ez daukela zentzurik, baina jendia azentua beste kontu batzuetan ipintzen diharduela, beste antolaketa modu batzuetan. Hor dare, talde feministak handik eta hemendik, kontsumo kooperatibak...

Horrek danek dauke gauza txikitxuak saretziana filosofixa hori dauke. Ikusi biharko da hori zela artikulatzen dogun.
 
Komite Arroxak ze asmo dittu aurrera begira?
Gure asmua da aurtengo dinamika honekin eskualderako salto txiki bat egittia. Komite Arroxan kontu honetan inplikatzen eta antolatzen hasiko dira eskualde mailan, Elgoibar, Eibar, Arrasate...

 


EKAINAK 28ko EGITARAUA:
19.30ean LGTB pertsonen eskubideen defentsan elkarretaratzera deitu dute Soraluzeko herria. Gero, pikoteoa egongo da Gaztetxean eta amaitzeko, "Shortbus" pelikularekin "Zinema Arroxa" lgtb tematika landuko duen Zine zikloari hasiera emango diote.  
ekainak_28_plaentxi_2012.jpg