Debegesa

plaentxia_com 2012ko eka. 27a, 13:32


 
 
 
Beste behin, bailarako ekintzaileei laguntza eskaintzeko lanean dihardu Debegesak. Oraingoan, uztailerako bi ikastaro antolatu ditu bailaran sortu berri diren enpresei eta enpresa txikiei zuzenduta.
 
Uztailaren 4an, "Fiskalitatea eta forma juridikoak" izeneko ikastaroa Ermuko Torrealday aholkularitzak eskainiko du. 15.00etatik 18.00etara. Bertan, enpresaren betebehar fiskalak aztertuko dituzte, hala nola, BEZa, Elkarteen zerga edota PFEZ zergak aipatuz.
 
Halaber, enpresa batek har ditzakeen forma juridiko ezberdinak izango dituzte hizpide, ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak nabarmenduz.
 
Uztailaren  5ean berriz, "Enpresa diagnostikoa: Errealitatea ezagutu eta ikasi hobetzen" izeneko ikastaroa emango du Eibarko EGAZ enpresako aholkulari Ibon Muguruzak.
 
Izena eman nahi duenak ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzi dezake edo 943 82 01 10 telefonora deituz (Vanesa Hortas).