Bizikale merkatari elkarteak otar erraldoia prestatu du zozketa bidez banatzeko. Elkarteko kide diren dendetan erosiz lortu daitezke otar honentzako errifak. Oparia merkatarien artean osatu dute, eta besteak beste, ardo zein likore botilak, kontserba latak, gozoak, hainbat etxetresna elektriko (mikrouhina, telebista,...) edo eta izarak daramatza.
Herriko merkatariak nahiko kezkatuta daude, salmentak jaitsi direla eta. Horregatik, herrian bertan erosketak egitera animatu nahi dituzte soraluzetarrak.
Zozketa eguna uztailaren 13an egingo da Plaza Barrian.
{mosimage}{mosimage}