Dependentziari buruzko txostenaren emaitzak aurkeztuko ditu Topaguneak gaur

plaentxia_com 2012ko eka. 27a, 12:09

Soraluzen mendekotasuna duten pertsonen zaintza kontziliatzeko estrategiei buruzko diagnosia amaituta, lortutako emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dituzte 18.30ean Zinean

 
 
 
 
2012ko urtarrilean abiatu zuten txostenaren egikaritzea. Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuneko I. Planean ezarritakoari jarraiki, Soraluzen mendekotasuna duten pertsonen zaintza kontziliatzeko estrategiei buruzko diagnosia, "Zaintzaileak eta zainduak Soraluzen: Gertuko errealitatea" izenekoa.
 
Txostenak bi ardatz landu ditu, umeen zaintzari dagokiona eta bestetik, mendekotasuna duten pertsonen zaintzari dagokiona.
 
Horrela, lehengoaren kasuan, eskolako hainbat gurasori galdetegia pasa zitzaien. Bigarrenen kasuan, elkarrizketak izan dituzte zaintzaileekin, bere gain hartzen duten lan kargari buruzko ikuspegi orokorra euki ahal izateko.
 
Eguazten honetan, diagnosiaren emaitzak eta ateratako ondorioak aurkeztuko dituzte, 18.30ean Zinean, Yoana Azpitarte Berdintasun teknikaria eta Idoia Legarretarekin.