Ekainaren 28a aldarrikapen beteko eguna da, gay, lesbiana, transexual eta transgenero eskubideen alde egitekoa, eta Komite Arroxak aurten, bisibilizazioan eragin nahi du:
"Aurtengoan
azentua ikusgarritasunean, bisibilizazioan nahi genuen jarri. Gurea
bezalako herrietan maritxu, bollera eta trans pertsonok izan dugun
mugetako bat erreferentzia falta edo eskasia izan dira" azaldu du Jokin Azpiazu antolatzaileak.
Estereotipoen aurka eragiteko zinea
Horren haritik, eta egun horretara bakarrik ez mugatzeko, zine Arroxa deituriko zikloa eskainiko dute irailetik aurrera, hilabetero. Tematika hau jorratuko duten pelikulak izango dira, aurrerago jakinaraziko dituztenak.
Zinearekin irudi eta errealitate ezberdinak eman nahi dituztela azaldu du Azpiazuk: "Gazte askok tolerantetzat dute euren burua baina
erreferentzia falta izugarria dago eta daudenak, estereotipatuak dira".
EKAINAREN 28ko EGITARAUA
Horren harira egun bateko egitaraua aurkeztu berri dute:
- 19:30ean ELKARRETARATZEA, Plaza Barrixan
- 20:00etan PIKOTEOA, Gaztetxean
- 21:30ean ZINEMA ARROXA ekimenaren aurkezpena, Zinean
- 22:00etan PELIKULA, “Shortbus”, J.C. Mitchellek zeuzendua
Informazio gehiago: komitearroxa.wordpress.com