Eguzkiñe Aldazabalek diseinatutako irudiak jantziko ditu aurtengo Santiago-Santanak

plaentxia_com 2012ko eka. 19a, 14:00
Kartelean jaietako blusa urdinak eta zapiak ageri dira, arropa zabaltzeko sokatik zintzilik. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan berriz, Lore Leturiondo, Sergio Perez, Btisan Elkanouni eta Alejandra Jauregi saritu dituzte. 
 
 
 
2012ko Santiago Santanak badute irudia,  Eguzkiñe Aldazabal soraluzetarrak egindakoa aukeratu dute jaietako kartel lehiaketan. 150 euroko saria jaso du Aldazabalek.
Aurten partehartze eskasa izan da, hiru lan baino ez dira aurkeztu nagusien mailan. 
 
Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzan, hauek izan dira sarituak: 
 
1. eta 2. maila: Lore Leturiondo
3. eta 4. maila: Sergio Perez
5. eta 6. maila: Btisan Elkanouni
DBHn: Alejandra Jauregi