Plazatik Gaztetxera txapelketaren bigarren finalerdia jokatu zen joan den barixakuan herriko gaztetxean. 60 bat lagun afaltzen eta 200 inguru saioa entzutera hurbilduak, arrakastatsu joan zen saioa, hainbatek kanpotik jarraitu behar izan zuen.
Bertan aritu ziren, Peru Vidal eta Imanol Uria; Maddi Gallastegi eta Jon Ruiz de Pinedo; Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia eta
Eneko Beretxinaga plazentziarra eta Mikel Olaizola.
Lehen zatia beteta, Nerea eta Xabatek jaso zituzten epaileen puntuak. Entzuleek ordea, nahiago izan zituzten Mikel eta Eneko. Beraz, buruz-burukoa jokatu eta Nerea eta Xabat nagusitu ziren.
Horrela geratu
zen puntuazioa:
-
Nerea-Xabat 200 puntu (finalera zuzenean sailkatuta)
-
Mikel-Eneko 198 puntu
-
Peru-Imanol 187 puntu
-
Maddi-Jon 171,5 puntu
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
Eibarko finaleko bazkaritarako sarrerak salgai
Datorren hilaren
30ean, Eibarko gaztetxean
jokatuko den finaleko lau
bikoteak hauexek izango dira:
Nerea
Ibarzabal-Xabat Galletebeitia
Maddi
Sarasua-Aimar Karrika
Mikel
Olaizola-Eneko Beretxinaga
Peru
Vidal-Imanol Uria
Finala bazkalostean
izango da. Bazkaritarako tiketak salgai ipini dituzte ondorengo herrietan:
Mutriku:
Zubixa
Zumaia: Nikol
Markina:
Erlatx, Gaztetxea
Elgoibar:
Iratxo taberna, Lanbroa taberna
Deba: Aitor
Soraluze:
Arrano
Eibar: Karrika,
Depor