"Invertidos y rompepatrias. Homosexualidad y socialismo en el Estado Español" liburu aurkezpena antolatu dute gaur Gaztetxean. Carlos Piró, liburuaren egileak, estatu espainiarreko mugimendu ezkertiarrean homosexualitatearekiko (edo heteroa ez denarekiko) izandako harremanak jasotzen ditu.
Bertan, mahaigainera ekarriko ditu homofobia, lesbofobia eta transfobiak nola iraunarazi duen inguru ustez iraultzaile eta ezkertiarretan. II. Errepublika aldarrikatu aurretiko sasoietan hasi eta gaur egunera arteko eboluzioa jasotzen du liburuak.
Hitzaldia liburuaren egileak, Carlos Pirók eskainiko du arratsaldeko 18.00etan eta amaieran galdera erantzunentzako tartea lagako dute.
Eta gero, Tripafesta!
Gaztetxeak berriz eutsiko dio barixakuetako afari begetarianoei. Beraz, hitzaldiaren ostetik jarri eta jan!