Bihar bosgarren urtea izango da Erromeria Eguna ospatzen dela. Goizeko 11.00etan salda eta txorizoa hartu eta betiko moduan, kalejiran egingo dute Ezozirainoko bidea.
Plaza dantzak hartuko du, dultzaineroek eta trikitilarien doinura.
Bazkaria, elizpean izango da eta gero, erromeria talde bi izango dira: "Aiko dantzari ibiltaria" lehenengo eta Xero Xiette gero. Plaza girotuko dute harik eta denek zapatak urratzen dituzten arte, beraz, dantzarako gogoz dagoenak badaki nora joan. Hemen Aiko taldearen bideoa:
Ezoziko jaiak domekan
Domekan, berriz, Ezozi Auzoko Jaiak ospatuko dituzte Euskal Jaien egitarauaren barruan. Eguerdiko mezaren ostean, salda eta txorizoa banatuko dira eta trikiti doinuekin girotuko dute jaien hasiera.
Eguerdiko 13.00ean Arana anaiek eta Pabi Astondoak herri kirolen erakustaldia egingo dute. Honen atzetik San Andres eta Ezoziko auzotarren arteko desafioa hasiko da. Herri-kiroletako hainbat proba egingo dituzte.
Bazkaltzeko Armendi jatetxera joango dira eta ondoren, Arnoren zezentxoak eta poniak izango dira haur eta gaztetxoentzako.
{mosimage}
1967ko Euskal Jaia
Soraluze Gogoan-eko blogariek argazki eder hau berreskuratu dute, beste
hainbatetan bezala, lehengo sasoiak gogora ekartzen dituena. Argazkia
1967ko Euskal Jaietan ateratakoa da, Plaza Zaharrean.
{mosimage}