Zazpi soraluzetar "Hiru Haundiak" mendi lasterketan

plaentxia_com 2012ko eka. 7a, 16:08

Gorbeia, Anboto eta Aizkorri egun batean egiten dira iraupen luzeko froga honetan. Pablo Galarraga, Maite Lete, Xabier Lijo, Andoni Calles, Anartz Mujika, Bartolome Parra eta Jose Luis Lasa bertan izan dira. Argazkia Carlos de Cos

 
 
Ekainaren 2an jokatu zen Manuel Iradier Gasteizko mendi taldeak antolatzen duen froga. Gaueko 12.00etan ekin zioten lasterketari ia 1500 kirolarik, Ondategitik abiatuta. Sargori egin zuen egun guztian zehar eta horrek are gehiago zaildu zuen erronka. 
 
EITBko "Zu kirolari" saioan erreportajea egin zuten, bertan plaentxiarren bat edo beste ageri da: http://www.eitb.tv/es/video/1674988791001

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.