Jokin Oregik "Lingua Nabajorum" antzezlanaren aurrestrenua egingo du barixakuan Zinean

plaentxia_com 2012ko eka. 5a, 12:41

Euskeraren historiaz eta eboluzioaz ariko dira Patxo Telleria eta Mikel Martinez bikoa taulagainean, 22.15etik aurrera. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
"Lingua Nabajorum" antzezlanaren aurrestrenua Soraluzeko Zinean izango da barixakuan 22.15ean. Hala erabaki du aktore, gidoilari eta zuzendari plazentziarrak. 
 
Tartean Teatroa eta Ez Dok Hiru Teatroak antolatuta, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek osatzen duten biko mitikoa taularatuko da, euskeraren gaineko historia modu xelebrean kontatzera.
 
Sinopsia:
Euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Egileen arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskera. Gatazka  bakoitzari euskeraren aldaketa bat dagokio.
 
Hortaz, euskeraren garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak,  beti egongo direlako. ¿Eszeptikoak? ¿Deskonzertatuak? ¿Teoria hau gaitzesten duzue? Utzi albo batean aurreritziak. Ikusi “Lingua Nabajorum”  eta… izugarrikeria hau asmatu dutenak txikitu nahi izango dituzue.
 
Horrela euren tesia frogatuta geratuko da: gatazkak beti iraungo du, zuek aberrazio hau definitzeko hitz berriak sortzeko beharra nozituko duzue, eta horrela euskerak aurrera jarraituko du bere bilakaeran.