DBHko ikasleek mugikortasun jasangarria bultzatu dute udal ordezkarien aurrean

plaentxia_com 2012ko eka. 5a, 12:20

Eskolako Agenda 21 planaren barruan aztertu duten gaia izan da. Ikasleek, herria hobetzen lagundu dezaketen hainbat proposamen egin dizkiete Hiart Arluziaga
eta Roke Akizuri saio aretoan.

 
 
 
 
 
Debegesak bultzaturiko programa da Eskolako Agenda 21. Aurtengo ikasturtean zehar, institutuko 1.go, 2., 3. eta 4. mailako ikasleek mugikortasun jasangarria izan dute langai, eta hori herrian bideragarria izan dadin hainbat proposamen, gomendio eta kexa plazaratu dizkiete udal ordezkariei.
 
Hainbat proposamen
Besteak beste, kañoi fabrika dagoen lekuan parke bat ipintzeko proposamena egin dute; Gabolatseko zubian gauez argi gutxiegi egoten dela jakinarazi dute eta Atxuri kaleko autobus geltokiko espaloia estuegia dela. Gazteentzat ekintza eta aukera gehiago eskatu dituzte, horren barruan, Gaztetxokoa martxan ia noiz hasiko den galdedin dute (laster erabilgarri egongo dela erantzun die Arluziagak).
 
Honez gain, "Gure Balioak" kanpainan adosturiko balioak ere landu dituzte institutuan: integritatea, errespetua, ekintzailetasuna eta lankidetza-elkarlana.
 
{mosimage}
 
{mosimage}
 
{mosimage}
 
{mosimage}