Domekan ume dantzariz beteko da herria

plaentxia_com 2012ko eka. 1a, 16:12

Debagoieneko dantza taldeetako gaztetxoenak herrira etorriko dira XLII. Haurren Euskal Jaia ospatzera. Iaz baino eguraldi petralagoa iragarrita dagoen arren, jaiari eusten saiatuko dira.

 
 
 
Debagoieneko dantzariak Soraluzen elkartuko dira domekan XLII. Haurren Euskal Jaia ospatzeko.
 
Eguraldiak freskatzera egingo du, eta goiz partean euri pixkat egin dezakeen arren, goizeko kalejira eta alardean giro onari eusten saiatuko dira. Bataz beste 200 bat umeren etorrera espero da. Bazkaltzeko, plazentziarren etxeetan eta elkarte gastronomikoetan banatuko dira umeak, arratsaldean berriz alardea dantzatuko dute Plaza Zaharrean.
 
Bukatzeko buruhaundiak ibiliko dira kalez-kale.
 
Ekainak 3, domeka
HAURREN XLII. EUSKAL JAIA
  • Txistularien kalejira, 10:00etan.
  • Ongi etorria eta hamarretakoa, frontoian, 10:30ean.
  • Dantzari eta txistularien kalejira, 11:30ean.
  • Alardea, Plaza Zaharrean, 12:30ean.
  • Alardea, Plaza Zaharrean, 17:00etan.
  • Buruhandiak, Plaza Zaharrean, 18:00etan.