Ekitaldi kulturalak pisu haundia izango dute ekainean. Hasteko, Euskal Jaiak ospatuko dira, Haurren Euskal Jaia, Ezoziko Jaiak eta Erromeria eguneko egitarau bete-beteaz.
Hitzaldien atalean Iñaki Perurenak "Harri eta herri" hitzaldia eskainiko du eta Ana Digonek nekazaritza birsortzailearen gainean egingo dute ekainaren 13an.
Antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango da, Jokin Oregik "Lingua Nabajorum" antzezlan berriaren aurrestreinaldia
egiteko herriko Zinea aukeratu baitu.
Ekainaren 21ean kantaldia antolatu dute Zuberoako musikagintzan barneratzeko. Hilaren 23an berriz, udate gabeko festan suaren inguruan dantzatuko da.
Hona ekainak emango duena:
Ekainak 1, barixakua
ANTZERKIA: “Una palabra.” Jano
antzerki-taldea. (Gazteleraz)
Gaueko 10:15ean, Zinea.
HAURREN XLII. EUSKAL
JAIA
-
Txistularien kalejira, 10:00etan.
-
Ongi etorria eta hamarretakoa, frontoian, 10:30ean.
-
Dantzari eta txistularien kalejira, 11:30ean.
-
Alardea, Plaza Zaharrean, 12:30ean.
-
Alardea, Plaza Zaharrean, 17:00etan.
-
Buruhandiak, Plaza Zaharrean, 18:00etan.
Ekainak7, eguena
HITZALDIA: “Harri eta Herri”,
Iñaki Perurenaren eskutik.
Arratsaldeko 7etan, Zinean.
Ekainak 8, barixakua
ANTZERKIA (Aurrestrenaldia): “Lingua nabajorum.
Euskararen historia txoroa”.
Gaueko 10:15ean, Zinean.
Ekainak 9, zapatua
V. ERROMERIA EGUNA
-
Salda eta txorizoa, Plaza Barrixan, 11:00etan.
-
Ezoziara kalejira, 12:00etan.
-
Dantzari, dultzainero eta trikitilariak, Ezoziako plazan.
-
Bazkaria, elizpean.
-
Erromeria, Aiko taldearekin.
-
Erromeria, Xero Xiette taldearekin.
Ekainak 10, domekia
EZOZI AUZOKO JAIAK
Ekainaren 11tik 16ra
ERAKUSKETA: Jaietako Kartelak
Astegunetan 19:00-20:30
eta larunbatetan 12-13:30, kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Ekainak 13, eguaztena
HITZALDIA: Nekazaritza
birsortzailea. (Gazteleraz)
Hizlaria: Ana Digon.
Arratsaldeko 7etan, Zinean.
Ekainak 16, zapatua
GIMNASIA ERRITMIKOKO ERAKUSTALDIA
Soraluze, Eibar, Markina eta Mallabiako
taldeak.
Goizeko 11etan, kiroldegian.
Ekainak21, eguena
KANTALDIA: Zuberoako
musikagintzan barrena.
Arratsaldeko 19:00etan,
abadetxeko aretoan (kapillan).
Ekainak 22, barixakua
Musika eskolako ikasturte amaierako kontzertua
Gaueko 10:00etan, Plaza
Zaharrean.
Ekainak 23, zapatua
UDATE GABEKO FESTA
Gaueko 9etatik aurrera, Plaza Barrixan.
Ekainak 27, eguaztena
HITZALDIA: “Zaintzaileak eta
zainduak Soraluzen: Gertuko errealitatea.”
Yoana Azpitarte eta
Idoia Legarreta.
Arratsaldeko 6:30ean, Zinean.
AUZOTARREKIN BATZARRA
Baltegieta eta Sagarrerreka.
Arratsaldeko 7etan, Udaletxean.
Ekainak 28, eguena
LESBIANA, GAY, BI ETA TRANSen ASKAPEN
EGUNA
-
Kontzentrazioa, Plaza Barrixan, 19:30ean.
-
Pikoteoa (afari arina), gaztetxean, 20:00etan.
-
“Zinema arroxa” zine-forumaren aurkezpena, Zinean, 21:30ean.
-
Filma. “Shortbus”, James Cameron, antzokian, 22:00etan.
Ekainak 29, barixakua
DOKUMENTALA: “Gazta zati bat”
(Zuz.: Jon Maia.)
Gaueko 22:15ean, Zinean.