Atez-ateko bilketa sistemaren gaineko informazio zabala eskaini zuten Gipuzkoako taldeko kideek

plaentxia_com 2012ko mai. 29a, 15:09

Zero zabor: posible al da atez-atekorik gabe? hitzaldian Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik adibideen eta datu objektiboen bitartez, atez-atekoaren eraginkortasuna frogatu zuten. 

 
 
 
 
 
Horren puri-purian dagoen gaia izan arren, oso herritar gutxi azaldu ziren hitzaldira.
 
Arrospidek eta Ikatzategik hondakinen bilketarako hainbat sistema alderatu eta datuen bitartez frogatu zuten atez-atekoaren eraginkortasuna.
 
Atez-atekoarekin, emaitzak berehala antzeman daitezkeela nabarmendu zuten eta herritarrak horren alde egitera animatu zituzten.
{mosimage} 
 








 
 
 
MIKEL IKATZATEGIRI ELKARRIZKETA
Hona Pil-Pileanen azken alean Mikel Ikatzategi Zero Zabor ekimeneko kideari egindako elkarrizketa:
{mosimage} 
 
ENTZUTEKUAK 265. alea

Produktuen kontsumo arduratsuaz eta hondakinen kudeaketa zuzenaz arituko da Mikel Ikatzategi, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kidea, datorren martitzenean kiroldegian. Berrerabilgarriak ez diren produktuak berriz diseinatu edo sistematik baztertu nahi dituzte eta %80ko birziklapena lortzeko duelako, atez-ateko bilketa sistemaren alde daude.

Zein oinarri dittu Zero Zabor programiak?
Gaur egun materialak lortzeko natura ustiatu, produktuak ekoiztu, kontsumitu eta bota egitten dittugu.
 
Honen aurrian, berrerabilpenian oinarrittutako ekonomia bultzatzen dogu eta ahalik eta material gitxien kontsumitzia. Adibidez, esne hornigailuetan norberak etxetik eramandako ontzixetan jasotzen da esnia.
 
Gipuzkoan 280.000 famili inguru dare, aipatutako sistemiakin egunero 280.000 tetrabrik erabiltziari lagako gontsake, urtian 102.200.000 tetrabrik!
 
Zein da zehazki zaborrakin daukagun arazo nagusixa?
Gipuzkuan 2011. urtian 350.000 tona hondakin jaso ziran, 500 kg biztanleko. Hondakinen %90a birziklagarrixa dan arren, etxietan %25a bakarrik birziklatzen da. Gainerako materialak alferrik galtzen uzten dittugu, ingurumena eta osasuna larriki kaltetuz.
 
Erritmo honetan jarraittuz gero zabortegixak gainezka egingo dabe eta Gipuzkuan egin nahi daben erraustegixak urtian 100.000 tona zabor toxiko isuriko leukiela aittatzen dau eratu eben txosten teknikuak.
 
Herritarrak zela erantzun biharko leukie?
Arduratsu jokatu biharra daukagu. Inork ez dau eskatu bere herrixan zabortegixa irekitzerik eta errausketa planta jartzeko proposatu diran leku danetan, iritzi politiko guztixetako herrittar eta zinegotzixak, kontran jarri dira.
 
Zein da birziklatzeko modurik zuzenena?
%80a birziklatzia lortu daben gaikako sistema bakarra, atez-atekua da. Zenbait politikarik, nahita, bost edukiontziko sistema jarri dabe atez atekuan parian, baina sistema honekin soilik %35a birziklatzia lortzen da.
 
Atez-atekuakin ados ez darenei, zer esango zontsake?
Atez atekua daukan herriren batera bisitan juateko. Sistema honek dittuan emaitzak ikusgarrixak dira: ordutegia malgua, merkiagua, inork ez dau isunik jasoko nahasi dalako eta herrixa edukiontzixekin baino garbixago egongo da. Egin proba!