Bertan trafikoko araudia ikasteko euskarazko
eskuliburua, multimedia programa eta 600 galdera biltzen dituen CDa
euskaraz aurki daitezke.
Matrikula bat zozkatuko da
Erabiltzaileek euskarazko aukeraren alde egitera
bultzatzeko Soraluzeko Udalak ikasketa teorikorako matrikula bat zozketatuko
du ekainetik abendura bitartean ikasketak eta azterketa teorikoa
euskaraz egiten dituztenen ikasleen artean.
Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, hainbat
autoeskoletan gidabaimena lortzeko behar den guztia euskaraz ikasteko aukera
dago, hala eskola teorikoetan nola praktikoetan, baita azterketa bera
euskaraz egitekoa ere. Eta aukera hori eskaintzen duten autoeskolen artean herriko Solozabal autoeskola dago.