Kaleko margo lehiaketaren XIX. edizioaren irabazlea Anton Urresti mendaroarra izan da. 600 euro jaso ditu bere laganatik.
Beste sariak Gasteizera joan dira. Bigarren saria Jesus Mª Saez de Vicuñak eraman du eta 400
euro irabazi ditu. Koldo Gojenolak berriz 200 euro hirugarren margolan onena aurkeztearren.
{mosimage}
12 urtetik gorakoen artean Ianire Makinaik jaso du saria, umeenean lehena Garazi Aizpurua izan da. Bigarren eta hirugarren Manex Dominguez eta Anton Akizu izan dira.
{mosimage}
Partehartze baxuagoa
Aurten iaz baino bederatzi margolari gutxiago izan dira herriko kaleak margotzen, 18 guztira. Helduen kategorian 12 partehartzaile izan dira eta gazte/umeenean 6.
Erakusketa gelan 31ra bitartean
Margolan guztiekin erakusketa egingo da kiroldegian gaur hasi eta 31ra bitartean, arratsaldeko 19.00etatik 20.30era.
Irabazleen argazkiak: Nerea Isasti