Kaleko Margo lehiaketak XIX. edizioa beteko du domekan

plaentxia_com 2012ko mai. 24a, 15:06

Iaz bezala antolatzaileek kaleak margolariz betetzea espero dute. Aurten umeen kategoriaren barruan 12 urtera artekoa eta 12-16 urte bitarteko kategoriak sortu dituzte. Margolan denen erakusketa 28tik 31ra luzatuko da.

 
 
 
 
 
 
 
Herriko kale, eraikin, bazter eta txokoak ohialean irudikatuko dituzte domeka honetan, XIX. Kaleko Margo Lehiaketan. Udalak antolatzen duen lehiaketa honek bi hamarkada beteko ditu datorren urtean eta azken edizioetako partehartzea mantentzen bada, margolan ugaritan ikusiko dugu Soraluze errepresentatuta (Iaz 27 margolari izan ziren, 2010ean 28). 
 
Sari banaketa domeka arratsean
Aurten ere bi kategoriatan banatu dute lehiaketa. Helduena 16 urtetik gorakoa izango da eta margolan onenak 600 euroko dirusaria jasoko du; bigarrenak eta hirugarrenak 400 eta 200 euro. Umeen kategoriari beste bi atera dizkiote, 12 urterartekoa lehena, 12-16 urte bitartekoentzako bestea. Opari bana jasoko dute irabazleek.
 
Partehartzaileek domeka goizeko 9.00etatik 10.00etara margo ohialak seilatuko dituzte udaletxean eta arratsaldeko 14.30 arte izango dute pintatzeko tartea.
Ordua iristean erakusketa gelan aurkeztu beharko dituzte lanak eta arratsaldeko 17.00etan emango dituzte sarituen izenak. 
 
Erakusketa gelan 31ra bitartean
Margolan guztiekin erakusketa egingo da kiroldegian maiatzaren 28tik 31ra, arratsaldeko 19.00etatik 20.30era.