San Andres eta Ezozi auzoen arteko lehia

plaentxia_com 2012ko mai. 23a, 16:17


 
 
 

 

Duela bost urte egin bezala, aurten ere herri kirolak aurrez-aurre ipiniko ditu bi auzoak. Hiru lehia egun izango dira, ekainaren 10ean Ezoziko jaietan, San Andreskoetan bestea eta herriko jaietan azkena. Lan zerrenda luzea osatu dute: kaxkara batzea, trontzak, ingudea, sokatira, txingak, zakua bizkarrean eta desenpaterako aulki jokoa. Auzotarren partheartzea bultzatzeaz gainera, auzoko gazteen arteko harremana indartu eta herri kirolak sustatzea du helburu ekimenak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.