Debabarrenako IV. BTT Martxa egingo dute uztailaren 1ean

plaentxia_com 2012ko mai. 23a, 12:33

Aurten 400 partehartzaile espero dituzte. Martxa herrikoian izena emateko www.debabarrenaturismo.com helbidean egin daiteke maiatzaren 26a bitartean.(+gehiago)
  
Uztailaren 1ean Debegesak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duten Debabarreneko IV. BTT Martxa egingo dute.
 
Helburua bertako zein kanpokoei mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea eta BTT zentroak dituen ibilbideak ezagutzera ematea da. 
 
Bi ibilbide egongo dira, laburra 25 kilometrokoa eta luzea 45 kilometrokoa. Martxa herrikoia dela gogorarazi dute antolatzaileek ez lehiakorra, eta aipatu dute aurten 400 bat partehartzaile espero dituztela.
 
Guztieri hiruna sarrera oparituko dizkiete Elgoibarko kanpoko igerilekurako.
 
Bazkaltzeko aukera ere badago (izenemateko orrian adierazi beharko da, 11 euroren truke). 
 
Izen ematea zapatu honetan itxiko da eta beraz lehenbailehen egitea komeni da www.debabarrenaturismo.com helbidean (federatuek 12 euro, federatu gabeak 15 euro).  
 
Informazio gehiago 943820110 telefonoan.