Iñaki Ruiz oroitzeko mendi
lasterketa antolatu dute uztailaren 8rako.
21 kilometroko lasterketak
1000 metroko desnibel positiboa izango
du lasterketak, San Andresen
hasi eta Pagobedeinkatu, Atxantxabola,
Pol Pol, Irukurutzera,
Atxolin, Karakate, Legarda eta Mendotzen amaitzeko.
Izen ematea doakoa izango da
eta egunean bertan egingo da
San Andresen goizeko 8.30 eta 9.15 bitartean.
Ruizi omenaldia egin
diote Gorbeian
Gasteizko "Zortzitakoak"
korrika taldeak, Miru Gain Otxandixoko
mendi taldeak eta Otxandioko
lagun taldeak Iñaki Ruiz omendu
zuten Gorbeian.
Erronka gogoangarria: Ausartenak,
goizeko 2.30ean irten ziren Soraluzetik
eta bederatzi orduz korrika egin eta gero iritsi
ziren Gorbeara.
Gainontzekoak Gasteiztik
korrika egin zuten mendi puntarako bidea,
beste batzuk Muruan elkartu
ziren lehen taldearekin km 1 aurreratzeko,
eta azkenek 9.15ean
ekin zion Barazarreko ostaturik Saldropotik gora.
Eguerdiko 12.00etan denak
tontorreko gurutzean elkartu eta omenaldi
txikia egin zioten txistuaz
"ikusi mendizaleak" abestuz.