I. Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatu dute

plaentxia_com 2012ko mai. 22a, 15:27

Uztailaren 8an izango da, San Andresen hasi eta Mendotzen amaituz, 21 km izango ditu. Argazkian Ruizen lagunak Gorbeian joan den asteburuan egindako omenaldian. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Iñaki Ruiz oroitzeko mendi lasterketa antolatu dute uztailaren 8rako. 21 kilometroko lasterketak 1000 metroko desnibel positiboa izango du lasterketak, San Andresen hasi eta Pagobedeinkatu, Atxantxabola, Pol Pol, Irukurutzera, Atxolin, Karakate, Legarda eta Mendotzen amaitzeko. 
 
Izen ematea doakoa izango da eta egunean bertan egingo da goizeko 8.30 eta 9.15 bitartean.
                                                                                                                                                                                                                                                                                     
Ruizi omenaldia egin diote Gorbeian
Gasteizko "Zortzitakoak" korrika taldeak, Miru Gain Otxandixoko mendi taldeak eta Otxandioko lagun taldeak Iñaki Ruiz omendu zuten Gorbeian.
 
Erronka gogoangarria egindakoa. Hainbat taldetan egin zuten tontorrera bidea. Ausartenak, goizeko 2.30ean irten ziren Soraluzetik eta Gorbeara korrika iritsi ziren. 
Gainontzekoak Gasteiztik korrika egin zuten mendi puntarako bidea, beste batzuk Muruan elkartu ziren lehen taldearekin km 1 aurreratzeko, eta beste taldeak 9.15ean ekin zion Barazarreko ostaturik Saldropotik gora.
 
Eguerdiko 12.00etan denak tontorreko gurutzean elkartu eta omenaldi txikia egin zioten txistuaz "ikusi mendizaleak" abestuz. 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.