"Soraluze elikadura burujabetzarantz" izeneko hitzaldia eskainiko du Irati Trebiñok gaur arratsaldean. Udalak kontratatu zuen izen bereko txostena lantzeko eta Zapatuetako Azoka martxan ipintzeko ardura ere berea izan da.
Elikadura burujabetza zer den ez dakienarentzat, Trebiñok azaldu zigun herri guztiek nekazal eta elikadura politikak finkatzeko duten eskubidea dela: "kontzeptu hau oso lotuta dago "birlokalizaio" edo bertako lehengaiak ekoiztu eta eskaintzen dituen landa-eremu bizia berreskuratzeko beharrarrekin".
Ekitaldia udaletxeko saio aretoan izango da arratsaldeko 18.30ean.