Auto gidaria erreskatatu eta Mendaroko ospitalera eraman dute. GI-627an izan da istripua, Indubrik eta Ansola parean. Zorionez ibilgailua ez da uretaraino erori, baina gidaria, emakumea, harrapatuta geratu da autoan eta suhiltzaileek atera behar izan dutela jakinarazi du Ertzaintzak. Goizeko 7:50 aldean izan da ezbeharra, arrazoiak argitu gabe dauden arren, euriak eragina izan zezakeela uste da. Oraindik ez dute autoa erretiratu.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.