Institutuko 2.Bko ikasleak saritu dituzte Eskola Agendaren barruan

plaentxia_com 2012ko mai. 17a, 14:11

Lehen saria eskuratu dute 12 urtetik gorako kategorian "Soraluze hobetzekotan gabiltza" bideoagatik. 

 
 
 
 
 
 
 
 
Institutuko 2. B mailako ikasleek lehen saria eskuratu dute Eskola Agendaren barruan antolatutako "Amestu zure herria. Zein herri mota aukeratu nahi dugu?" lehiaketan. Aurten, "agenda"ren helburua mugikortasun jasangarria bultzatzea da.
 
Debabarreneko ikastetxe guztiei irekia egon da lehiaketa eta bi kategoria izan ditu: muralen margoketa bata, bideo lehiaketa bestea. Herriko ikasleak  azken kategoria honetan saritu dituzte, 12 urtetik gorakoen kategorian aurkeztutako "Soraluze hobetzekotan gabiltza" bideoagatik. Guztira lau bideo aurkeztu dira. 
 
 
 
 {mosimage}Eskola Agenda 21 honekin batera, Gure Balioak kanpainan adosturiko balioak landu dituzte institutuan: integritatea, errespetua, ekintzailetasuna eta lankidetza-elkarlana. Hala ere, bideoaren egileak lau lagun izan dira, tartean, Eider Ariznabarreta eta Lara Ballesteros. Argi dute hobetzeko asko duela Soraluzek eta hori islatzen saiatu dira bideoan: "Hobetu biharreko gauza asko dare herrixan, espaloi estuegixak dare, berdegune gitxi..."
 
Dena dela, azken urteetan, etxeak "nahiko modu egokian" eraiki direla uste dute.
 
Pozik daude egindako lanak bere fruituak eman dituelako, baita, ordainetan Deba ibaian kayaken itzulia irabazi dutelako eta ikaskide guztientzat gainera!
 
Hona bideoa: