Murrizketen eta erreformen aro honetan, osasunerako eskubidea mugatu du Espainiako Gobernuak: paperik ez daukaten etorkinei ez diete zerbitzurik emango abuztuaren 31tik aurrera; Euskal Herrian 21.500 laguni eragingo die neurriak.
IRITZI BATZUK
"Injustua da oso, danok daukagu osasun asistentzia jasotzeko eskubidia. Berriro be pentsatu biharko
leuke, ez bazaittue kontsultan hartzen, ze pasako da?"
"Zegaittik egitten doskue hau? Gure herrixan falta jakuzen eskubidien bila etorri nintzan oin 20 urte.
Marokok adibidez eskubide askok ez daukaz, baina osasuna, baitta etorkinendako be. Eskubidiak
neretzako bakarrik ez, danondako eskatzen dittut."
"Ez da bidezkua. Batetik, ongizate gizartian osasuna ezin leike gainetik pasa. Bestetik, azkenian
osasun prebentibua aplikatuz baino garestixagua urtengo dau larrialdixetan atenditzia. Honek
lelengo eta bigarren mailako herritarrak sortuko dittu".
"Dirurik ez badago ondo dago mozketak egittia. Hobeto begiratu biharko litzake, sanidadia
garrantzitsua da eta ezberdinttasunak ekarri ahal dittu gizartian, baina zer egingo dotsagu! "