Debegesak bultzatzen duen Eskolako Agendaren barruan "Amestu zure herria" bideo lehiaketa martxan da. Eskualdeko mugikortasun jasangarria bultzatzea da eta "errespetua, ekintzailetasuna, integritatea eta lankidetza-elkarlana balioak" zabaldu eta indartzea.
Debabarrena guztiko hainbat eskolek hartu du parte "Amestu zure herria: zein herri mota eraiki nahi dugu?" lelodun lehiaketan. Bakoitzak bere herrian zer hobetuko lukeen esan behar du, nahi duen adierazpidea erabliz.
Plaentxi Institutuko lehen zikloko ikasleek aurkeztutako bideo-muntaia da hau, herrian hobetuko lituzketenak jaso dituzte. Bideo guztiak ikusi eta bozkatzeko honako esteka honetan klikatu: http://www.gurebalioak.com/eu/concurso-agenda-escolar-2011-2012