Katxalin, Bularreko eta ginekologiako minbiziagatik
eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak hitzaldia eskainiko zuen atzo Zinean. 30 emakume inguru hurbildu ziren bertara. Donostiako Onkologikoko Arrate Plazaola doktorea bularreko minbizian aditua dena entzutera.
Norbere bularrak aztertzea eta mamografiak egiteak duen garrantzia azpimarratu zuen Plazaolak. Izan ere, EAEn topatzen diren 1500 bular minbiziatik %80ak sendatzea lortzen du, goiz antzematen delako. Horregatik 40 eta 50 urte bitartean bi mamografia egitea gomendatzen da eta 51etik aurrera urtero.
Informazio gehiago behar duenak www.katxalin.org web orrialdean aurkituko du edo Donostiako beren bulegora deitu 943 24 56 08