´Elkartuz zabaldu´ lemapean ospatuko da aurtengo Herri Urrats

plaentxia_com 2012ko mai. 7a, 13:07
Iparraldeko ikastolak laguntzeko festa maiatzaren 13an ospatuko da Senperen. Aurten Kanboko Xalbador ikastolako lanak finantzatzeko erabiliko da jasotako dirua. Herritik autobusa irtengo da jende nahikoak izena ematen badu. 
 
 
 
 
 
 
Iparraldeko ikastolak laguntzeko festa maiatzaren 13an ospatuko da ´Elkartuz zabaldu´ lelopean. Aurten Kanboko Xalbador ikastolako lanak finantzatzeko erabiliko da jasotako dirua. 
Musika alorrean., Gose, Anje Duhalde, Obrint Pas edo Su ta Gar moduko taldeak izango dira, Irrien lagunak ikuskizuna eskainiko dute arratsaldean eta Capoeira eta Street Art dantza ikastaroetan parte hartu ahalko da, besteak beste.... 
 
2012ko Herri Urratseko kantua La Troba Kung Fu taldea kataluniarrak konposatu du. Entzun hemen.
 
Autobusa, izenemate kopuruaren araberakoa
Senperera joateko gogoa duenak euskara@pilpilean.com postara idatzi behar du, eta egoitzara bertara deitu 943 751304.
Apuntatzen den pertsona kopuruaren arabera ikusiko da autobusa antolatu ala ez. 
 
Eguneko egitaraua eta informazio gehigarroa www.herriurrats.com gunean kontsultatu daiteke.