Jaietako irudia osatu nahi?

plaentxia_com 2012ko mai. 3a, 16:05

2012ko Santiago Santana jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da maiatzaren 31 bitartean. Kartelak nahi adina kolore eta 33x47 cm.ko neurria izan behar du, gainera, "2012 SORALUZEKO JAIAK" testua eukiko du. Irudian iazko irabazlea. Irakurri oinarriak:

 
 
 
 
 
 
 
2012ko jaietako kartel lehiaketako O I N A R R I A K
  • Jai egitarauaren azalerako kartelak nahi adina kolore eramango ditu eta 33 zentimetroko zabalera eta 47 zentimetroko luzera izango ditu.
  • Kartelaren gai artistikoa lehiakidearen irudimen eta abileziaren esku uzten da, herriko bizitzaren zenbait alderdiri buruzko alegoriak aurkeztu behar dituelarik.
  • Kartelean pertsona-irudiak marrazten badira, orekatua izan beharko du gizonezko eta emakumezkoen kopuruak eta ez da marraztuko sexu-diskriminazioa erakuts dezakeen egoerarik. Kartelak maiatzaren 31rako, eguerdiko ordu biak baino lehen, aurkeztu behar dira Udaletxeko bulegoetan, euskarri gogorrean eta sobre edo karpeta itxi batean, barrualdean egilearen izen-abizenak, adina eta helbidea edo bizilekua eraman behar dituelarik.
  • Saria: 300 euro.
Saria Kultura Batzordeak emango du kartelen merezimendu artistiko eta sinbolikoari erantzunez eta egokiak iritzitako teknikoen aholkua jaso ondoren.
  • Karteletan “2012 SORALUZEKO JAIAK” jarri beharko da, egile bakoitzak deritzon banaketaz.
  • Saritua ateratzen den kartelak Udalaren esku geratuko da, honek Jaietako programan argitara dezan.
  • Lehiaketa honetara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan ekainaren 11tik 16ra arte. Sari banaketa ekainaren 15ean, arratsaldeko 7etan, izango da.
  • Kultura Batzordeak lehiaketa hau betegabekotzat aldarrikatu edo zehaztutako sarietakoren bat eman gabe utz dezake.