Hizlarien artean emakume preso politiko ohi moduan Regina
Maiztegi herritarra egongo da, emakume preso sozial batek ere parte hartuko du eta
ikerketa hau landu duten ikerkuntza feministako kideak ere bertan izango dira.
Emakume izateak legearen aurrean dakartzan ondorioak aitatuko dituzte eta euren esperientziak entzuteko aukera egongo da. Ekitaldia arratsaldeko 18.30ean hasiko da Gaztetxean.