Soraluzeko Herrirak prentsaurrekoa egin zuen 197/2006 doktrina eta Peio Etxeberria eta Lurdes Txurruka preso soraluzetarren egoera salatzeko.
Plaza Barrian eskainitako adierazpenean, gogoratu zuten 648 preso politikotik 8 baino ez daudela Euskal Herrian. Gainontzekoak Espainian eta Frantzian sakabanatuta daudela eta kartzela politiken ondorioz pairatzen diren eskubide urraketak salatu zituzten.
Lurdesen trasladoan, bere berririk ez
Epaiketa bat dela eta, Lurdes Txurruka, asteon Madriletik Huelvara mugitu dutela jakinarazi zuten eta hainbat egunetan zehar bere egoeraren berririk jaso gabe egon direla senideak: "egunetan zihar ez zekixen Lurdes ez zelan, ez nun zeuan, honek dakarren egonezin, kezka eta inpotentziak garbi lagatzen dozku kartzela politika honen
krudelkerixia".
krudelkerixia".
197/2006 sententzia berriz, Frantziak eta Espainiak espetxe politika nahieran aldatzen dutenaren adibide garbia dela gehitu zuten, eskubideen urraketan sakontzeko.
Sententzia honek 77 euskal herritarri eragin die eta ondorioz "bizi osorako zigorra betetzera" kondenatu dituztela salatu zuten.
− Horietatik 53 bere garaian ezarritako kondena bete ostean luzatutako kondena betetzen ari dira. Tartean Peio Etxeberria, 23 urte kartzelan, 2006ko
Irailaren 10az geroztik aske beharko luke.
− Kondena luzatuta eta irteera datarik ez daukatenak 10 preso dira, tartean Lurdes Txurruka, 18 urte espetxean darama.
− Zigorraren 2/3ak edo 3/4ak beteak eta baldintzapian aske 136 preso egon beharko lirateke, Lurdes tartean.
− Zortzi euskal herritar kondenaren luzapena bete ostean kalian daude.

− Kondenaren luzapena bete gabe baldintzapean aske daudenak 6 euskal herritar dira.
"Bizi osorako zigorra ezartzia suposatzen dau"
Aurreko asteko albisteetako bat Auzitegi Konstituzionalak aztertzen ziharduen 47 helegitetik 3 bakarrik onartu dituela izan da. Atzera botatakoak berriz, hemeretzi (Lurdes tartean). Peioren gainean ez du ezer aipatu.
Soraluzeko Herrirak, doktrina hau aplikatzeak presoengan dakartzan ondorio fisiko, psikikoak salatu zituen:
"Praktikan bizi osorako zigorra ezartzia suposatzen dau. Kartzelaldien luzatzeak presuen bataz besteko adina areagotzia dakar eta honek, era
berian, kartzelaldiaren ondorio fisiko zein psikikuen areagotzia dakar.
berian, kartzelaldiaren ondorio fisiko zein psikikuen areagotzia dakar.
Honekin batera, ezin dogu esan bare laga presoarentzat lehendik ezarritako kaleratze data ez errespetatziak suposatzen daben miña eta iñoiz kaleratuko den zihurgabetasuna. "