Hirugarrenean ere ezin izan da

plaentxia_com 2012ko api. 30a, 03:00

 
15-22 Titin III eta Merino II bikoteak irabazi du eskuz binakako txapelketa. Titinek eskuratzen duen laugarrena da, Merinoren estreinekoa 22 urterekin. Laskuraini tamalez, hirugarrenez egin dio ihes. irakurri kronika


Errioxarrak hasieratik aurretik ibili dira eta gorriek eutsi die nolabait aldeari. Partida erdialdera aldea haundituz joan da (7-14), tantu gogorrak izan dira, eta bi atzelariek lan haundia egin dute. 
 
Xalak gutxi arriskatu du aurrean, Titinengan egin ordez jokoa Merinogan kargatzen saiatu dira. Honek ondo eutsi du. Hala ere, partidua amaitzeko tanto bat geratzen zenean atzelari errioxarrak zaintiratua izan du jokoa geldiaraziz. Itzuleran Aritzek tamalez gora botatako pilotak eman dio garaipena bikote errioxarrari. 
 
{mosimage}
{mosimage} 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Beste behin joan zaio txapela 
 
Titinek eskuratzen duen laugarren txapela da gaurkoa eta Merinoren estreinekoa, 22 urterekin. Laskuraini tamalez, hirugarrenez egin dio ihes. Partidu ona egin du, pilota gutxi galdu ditu, nahiz galdutakoak partidu amaieran, momentu ezegokienean joan zaizkion.
  
Herritik joandako 150 bat zale Bizkaia pilotalekuan izan dira babes osoa ematen. Txapelik gabe bada ere, gaur gauean lagun giroan elkartuko dira Lagunarteak antolatutako afarian.  
 
EITB.COM-eko albistera lotura http://www.eitb.com/eu/kirolak/
 
{mosimage}