Zuhaitz Zatitxuak Blues Band laukote soraluzetarrak diskoa grabatu berri du. Herriko zinean egin dute grabazioa, Txabi Labaienekin, zeina diskoaren masterizazio lanaz ere arduratu den.
Joanes, Juan, Gaizka eta Iosu 2011an hasi ziren elkarrekin jotzen. Denbora ondo aprobetxatu dute antza, dagoeneko lehen lana grabatuta. Zortzi kantuz osatua dago, horietatik sei eurek konposatuak dira, euskeraz eta ingelesez. Beste biak berriz, ZZ Top eta Muddy Waters blueseko erreferentzia diren taldeen bertsio bi dira, euren modura egokituak.
"Indar guztia jarri dugu eta gustara gaude
emaitzarekin"
Gaizka Azkarate taldeko harmonika joleak gune honi azaldu dio abestiak zuzenean grabatu zituztela, eta horrek "konplikatu" egin zuela grabazioa. Dena dela pozik dira emaitzarekin:
"Hasieratik bagenekien
ez zela super produkzio bat izango eta kalitatez ez zela munduko onena izango. Baina guk gure ilusio, gogo eta indar guztia jarri dugu eta gustara gaude
emaitzarekin".
Atzo Eskoriatzan egin zuten estreinua eta gaur Urretxuko Motz tabernan joko dute.Soraluzen uztailean izango dira hurrengo, San Andres auzoko jaietan "hala ere, baliteke lehenago herrian beste emanaldirenbat
eskeintzea lana aurkezteko" dio Azkaratek.
{mosimage} Gipuzkoan hainbat zita itxi dituzte datozen hilabeteetarako:
Apirilak 27 Urretxu MOTZ taberna
Maiatzak 4 Eskoriatza INKERNU taberna
Maiatzak 11 Mutriku ZUBIARAN taberna
Ekainak 2 Eibar EZDOK taberna
Ekainak 8 Beasain BLUES BROTHERS taberna
Ekainak 15 Bergara LAINO skatepark
Ekainak 29 ELGETA gaztetxea
Uztailak 8 SORALUZE San Andres auzoa