Soraluzeko Udalak eta Pil-Pilean Euskara Elkarteak ´Errenta Aitorpena, aukeran euskaraz´ kanpaina aurkeztu dute. Joan den urtean, aitorpena egiten duten 2.151 herritarren %14k egin zuten modu honetan eta asmoa ehuneko hori haunditzea dela azaldu dute Arrate Gisasola Euskara Elkarteko kideak eta Mikel Leunda udaleko euskara teknikariak:
"Euskarak Soraluzen
aurrera egin dezan nahi bada, garrantzitsua da zergadun euskaldunak
aitorpena euskaraz egiteko urratsa ematea; hau da, gutako bakoitzak
hizkuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea. Beraz, egizu euskararen
aldeko aukera".
Aitorpena
euskaraz egiteko kanpaina ekainaren 25ean amaituko da. Lau bide daude aitorpena egiteko. Bide guztietan ez dago
inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskaraz egin nahi
dela esan besterik ez da egin behar.
:
1. Autolikidazio
proposamena
2. Mekanizatua
(Hazienda bulegoan)
3. Telematikoa
(Internet bidez edo aholkularitza zerbitzu batean)
4. Inprimakia
Autolikidazio
proposamena
Proposamena eta gutuna
ele biz jasoko dituzu, eta, onartzeko garaian, euskaraz nahi duzula
esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz
bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.
Mekanizatua
Haziendako bulegoan
hitzordua eskatzerakoan esan Haziendarekin harremanak euskaraz izan
nahi dituzula. Horrez gain, aitorpena egitera joatean eskatu agiria
euskaraz ematea nahi duzula.
Telematikoa
Aholkularitza
zerbitzura joatean, espreski adierazi aitorpena euskaraz egin nahi
duzula. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz,
euskarazkoa aukeratu.
Inprimakia
Estankoetan inprimakia
ele bitan daudenez, zuk erabaki ahal izango duzu zein hizkuntza
erabili. Interneten ere lortu ahal izango duzu inprimakia, eta
euskaraz betetzeko aukera izango duzu.