197/2006 doktrinaren gaineko hitzaldia, abokatu eta preso ohi baten eskutik

plaentxia_com 2012ko api. 18a, 16:16

"Parot Doktrina" moduan ezaguna egin den 197/2006 doktrinaz berba egingo dute gaur arratsaldeko 19.00etan udaletxeko pleno aretoan. Hitzaldian alde juridikoa aztertuko dute abokatu baten eskutik, eta preso ohi batek ere hartuko du parte kondena luzatzeak eragiten duenaz hitz eginez. (+gehiago)

 
 
Joan den martxoaren 29an Auzitegi Konstituzionalak 19 euskal preso politikoren helegitea atzera bota zuen, herriko bi preso hauei eraginez:
 
Peio Etxeberria, 23 urte espetxean bete dituena, 2006an kalean egon behar zuen arren, eta Lurdes Txurruka, 18 urte preso daramatzan soraluzetarra. Bi hauei zigorra gehitu egin zaie. 
 
Doktrina honen gainean informazio gehiago jaso nahi duena saio aretora hurbildu daiteke 19.00etan.
 
Jai Batzordearen bilera 20.00etan
Ordu bete beranduago, arratsaldeko 20.00etan, jai batzordearen bilera egingo da pleno aretoan. Udaletik jakinarazi berri dute 2012ko jaiak uztailaren 25ean hasi eta 28ra arte luzatuko direla.