Eibar-Soraluze arteko autobus konexio bat ezabatu dute

plaentxia_com 2012ko api. 17a, 16:44

Hemendik aurrera Eibar eta Soraluze arteko autobusetan, astebarruan, konexio bat gutxiago egongo da: Eibartik Soraluzera doan 12.05eko autobusa eta Eibarrerako 12.20koa desagertu egingo dira.
 
Aldaketak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Sailaren eta Eusko Tren enpresaren arteko akordioaren ostean datoz. Debabarreneko hainbat herritan zerbitzuak areagotu dira, erabiltzaile haundiko konexioetan kasu, ez ordea Soraluzen. Ordutegiak inprimatzeko: www.debegesa.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.