Torturen Aurkako Emakumeen Pala Txapelketak zazpigarren edizioa beteko du aurten. Izen emateaapirilaren 24 arte egongo da zabalik Arranon. 24 arratsaldeko 19.00etan, bilera deitu dute Arranon bertan, bikote zozketak egin, taldeak antolatu eta bestelako kontuak erabakitzeko. Iazko edizioan hamasei bikotek hartu zuten parte, 32 emakumek.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.